Teleasistentzia zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntzarako zerbitzu tekniko honek ahalbidetu egiten du, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, telefono bidez berehala konektatzea espezifikoki prestatuta dauden langileek artatutako arreta zerbitzu iraunkor batekin, eta, beharrezkoa izanez gero, eskatutako arreta motako zerbitzurako sarbidea ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Bakarrik bizi diren edo eguneko denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonek edo bizikidetza multzo edo unitate baten zati diren eta babesik eza, mendekotasun edota urritasun mendekotasun edota urritasun egoeran dauden pertsonek edo beraien ordezkariek
Eta horretaz gain:
- Tolosako udalerrian erroldatuta egon behar dute.
- Bere etxean telefono linea eduki behar dute.
- Teleasistentzia ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izan behar dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Eskaera

-Nortasun agiria

-Osakidetzaren txartela

-Medikuaren agiria

-Bankuko libreta edo kontuaren zenbakia

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen dute kudeaketaren kostua. Aldiz, pertsonak bere diru-sarreren baitan zerbitzua jasotzeagatik Eusko Jaurlaritzari ordaindu beharra dauka.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Espedientea Eusko Jaurlaritzara bideratu
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Eusko Jaurlaritza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.