Nerabeekin gizarte-heziketa eskuhartzeko programa (kale-heziketa)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Programa hau nerabeei zuzenduta dago (11-17 urte artekoei batez ere) babesgabezia-arrisku egoeran daudenei edo egon daitezkenei eta beren familiei.

Programa honen helburu nagusia da, adin txikiko pertsona horiek gizartean txertatzea, normalizatuak diren testuinguruetan parte hartzeko gaitasuna beragatzen lagunduz.

Esku-hartzea, batik bat, nerabeen gune naturaletan egiten da, gune irekian eta kalean, alegia.

Banakako, taldekako eta komunitario esku-hartzeak egiten dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Zailtasun sozialak bizi dituzten nerabeek edota beren familiek.

Zailtasun-egoera horiek atzematen diren gizarteko baliabideen bidez ere bideratu daitezke eskaerak, besteak beste: ikastetxeak, osasun zentruak, gazte topagunea, aisialdiko taldeak,...

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Hezkuntza deta Osasun sailekin egindako protokoloen deribazio dokumentuak.
  • Kasuan kasu, beharrezkoa dela baloratzen den dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Balorazioa
          • Gizarte esku-hartzea proposatu
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu
          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez du organo ebazlerik behar

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.