Indarkeria matxista eta sexu-erasoak artatzeko programa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Indarkeria matxista jasaten duten pertsonei arreta, bere egoera aztertuz eta horren arabera beharrezkoak izan daitzeke laguntzak eskainiz.

Besteak beste hauek dira Udal Gizarte Zerbitzuetatik bideratzea dauden zerbitzuak edo baliabideak:

- Laguntza sozio-juridikoa. Informazioa nahiz orientazioa ematen ditu indarkeria matxistak eragindako egoerei heltzeko eta tresna juridikoen bitartez konpontzeko. Zerbitzu honek era integralean helduko die aholkularitza sozio-juridikoko beharrizanei, tratu txarren eta sexu askatasunaren aurkakoak izan daitezkeen ekintzen ondoriozkoei.

- Laguntza psikologikoa. Zerbitzu honek indarkeria matxistaren ondoriozko beharrizan psikoemozionalei helduko die. Indarkeria matxistaren beste biktima batzuei ere emango zaie arreta (seme-alabak), baita erasotzaileei ere.

- Larrialdiko alojamendua. Berehalako harrerako edo egonaldi laburreko zerbitzua da, eguneko 24 orduetan jasotzeko modukoa, urteko egun guztietan, berehalakotasunez hartzen dituena indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta haien kargu dauden pertsonak. Bertan egingo da kasuaren balorazioa, eta proposatuko da baliabiderik egokienera bideratzea.

- Prestazio ekonomikoak. Erasotzailearengandik bereizi eta gutxieneko bizimodu duina izateko laguntza ekonomikoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Indarkeria matxista jasan duen edozein pertsona, salaketa jarri badu ala ez.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria

  • Aurrez salaketa jarri badu horren agiria edota lesioen partea, halakorik izanez gero.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 egun

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Balorazioa
          • Gizarte esku-hartzea proposatu
          • Txosten Teknikoa
          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Jarraipen fitxan erregistratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Kodea: 00000009

          Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.