Errentamendu araubideko etxebizitza babestuak, zuzkidura bizitokiak eta parekatutako etxebizitza eskatzaileen alta erregistroan.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa titulartasun publikoko erregistroa da, doakoa eta administratiboa, Tolosako Udalaren mende dagoena eta Etxebizitza Zerbitzuak kudeatzen duena; bertan, errentamendu araubideko etxebizitza babestuak, zuzkidura bizitokiak eta parekatutako etxebizitzak eskatzen dituzten pertsona fisikoak edo bizikidetza unitateak inskribatzen dira.

Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroak eginkizun hauek ditu:
a) Etxebizitza eskatzen duten pertsona fisikoak edo bizikidetza-unitateak erregistratzea, baldin eta errentamendu araubideko babes ofizialeko etxebizitzak, zuzkidura bizitokiak eta parekatutako etxebizitzak eskuratzeko araudian xedatutako baldintzak betetzen badituzte.
b) Babes ofizialeko etxebizitzak, zuzkidura-bizitokiak eta parekatutako etxebizitzak kudeatzeko eta esleitzeko beharrezko diren datuak ematea, herritarrek berdintasuna eta lehia bermatuta izan dezaten horiek eskuratzeko garaian.
c) Tolosako udalari babestutako etxebizitzaren arloko informazio eguneratua ematea, etxebizitzen arloko jarduerak kontrolatu eta jarraitu ahal izateko, bai eta programazioak benetan dagoen eskarira egokitu ahal izateko ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoak edo bizikidetza-unitateak alokairu araubideko etxebizitza, zuzkidura-bizitokien eta parekatutako etxebizitzen eskatzaileen erregistroan eskatzaile gisa inskribatu ahal izango dira beti ere, indarrean dagoen araudiak etxebizitza horiek eskuratzeko ezarritako baldintzak betetzen direnean

a) Bizileku baldintza: Euskal Herriko zazpi herrialdeetako edozein herritan ohiko bizilekua izatea eta bertan erroldatuta izatea urtebetetik gorako epean, eskaera egin aurreko aldian.
b) Eskatzaileek etxebizitza lortzeko eskatzen diren gutxienekoaren eta gehienekoaren arteko diru-sarrerak egiaztatu beharko dituzte, eskatutako etxebizitza motaren arabera.
c) Etxebizitza-premia dagoela joko da Euskal Herriko zazpi herrialdeetan jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean etxebizitzarik ez badu, etxe premia definitzen duen arautegi autonomikoaren terminoetan eta salbuespenekin

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Erregistroan inskribatzeko eskabideak Tolosako Udalean hartarako duen ereduaren arabera egin beharko dira.
Eskabide honekin batera etxebizitza-eskatzaile izateko kasu bakoitzean eska daitezkeen baldintzak egiaztatzeko dokumentazioa ere eman beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Erroldan alta eman
          • Jakinarazi interesatuari
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          ETXEBIZITZA - Etxebizitza

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Etxebizitzak

          Kodea: 00000014

          Fitxategiaren xedea: Udalaren etxebizitza sustapenen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.