Urbanizazio proiektuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urbanizazio proiektuak urbanizazio obretako xehetasun teknikoak zehazten dituzten obra proiektuak dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria.
  • Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
  • Proiektua, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 194.3 artikuluak xedatutako dokumentuez osatua.

Urbanizazio Proiektua planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAren Azken Xedapen Bigarrenean aurrikusitako ataletako baten barruan badago, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozeduraren menpean egongo da.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 3, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua. Hirigintza araudia betetzeko aldizkari ofizialetan eta prentsan egiten diren argitaratze gastuak, horiek beren benetako balioan likidatuko dira.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaera eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Txosten juridikoa eta teknikoa.
          • Txosten sektorialak eskatu hala badagokio.
          • Hirigintzako Batzorde Informatiboari berri eman.
          • Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako hasierako onespenaren erabakia eta, hala badagokio, baldintzak.
          • Txosten sektorialen eskaera.
          • Jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratzea GAOn, egunkarietan, www.tolosa.eus web orrian eta iragarki taulan.
          • Alegazioak aurkeztu ahal izateko 20 eguneko epea.
          • Alegazioak izanez gero, plana egin duen taldearen txostena, hala badagokio.
          • Alegazioei buruz eta behin betiko onarpenari buruz udal zerbitzu teknikoek egindako txostenak.
          • Hirigintza Batzorde Informatiboari berri eman.
          • Gobernu Batzarrak hartutako Planaren behin betiko onespenaren erabakia.
          • Eskatzaileari eta gainontzeko interesatuei erabakia jakinaraztea.
          • Aldundiari plana bidaltzea Erregistroak jasota gera dadin.
          • GAOn eta www.tolosa.eus web orrian iragarkia argitaratzea.
          • Tasa eta zergak likidatu eta ordaintzea.

          Proiektua ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozeduraren menpean egongo balitz, izapidea egunean dagoen araudiak xedatzen duenaren arabera egingo da.

          OHARRAK

          • Legezko gehieneko epea:
            • Hasierako onarpena: 3 hilabete aurkezten denetik zenbatuta.
            • Alegazioetarako epea: 20 egun.
            • Behin betiko onarpena; 2 hilabete jendaurrean egoteko epea amaitzen denetik zenbatuta.
          • Isiltasun administratiboaren ondorioak.
            • Hasierako onarpena: aurkakoa.
            • Behin betiko onarpena: aldekoa.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gobernu Batzarra

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.