Urbanizatzeko jarduketa programak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urbanizatzeko jarduketa-programen xedea hau da: hiri-lurzoru finkatugabean eta lurzoru urbanizagarri sektorizatuan egin beharreko jarduketa integratuen garapena eta egikaritzea, behar izanez gero faseetan, arautzea eta antolatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Administrazio publikoek edo partikularrek sustatuak izan daitezke, terreno jabeak izan edo ez.
Garapenerako hirigintza plangintzak aurretik ezarritako adostasun jarduketa-sistema pribatu kasua balitz, UJPak eremuaren % 50a osatzen duten lur-jabeek aurkeztuko dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera.
  • Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
  • Programa, ekainaren 30eko 2/2006 legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 153 eta 154 artikuluetan xedatutako dokumentazioaz osatuta.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaera eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Txosten juridikoa eta teknikoa.
          • Txosten sektorialak eskatu hala badagokio.
          • Hirigintzako Batzorde Informatiboari berri eman.
          • Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako hasierako onespenaren erabakia eta, hala badagokio, baldintzak.
          • Txosten sektorialen eskaera.
          • Sustatzaileari eta jarduketak ukitutako eskubide eta ondareen titularrei jakinarazi.
          • Jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratzea GAOn, egunkarietan, www.tolosa.eus web orrian eta iragarki taulan.
          • Alegazioak aurkeztu ahal izateko 20 eguneko epea.
          • Alegazioak izanez gero, plana egin duen taldearen txostena, hala badagokio.
          • Alegazioei buruz eta behin betiko onarpenari buruz udal zerbitzu teknikoek egindako txostenak.
          • Hirigintza Batzorde Informatiboari berri ematea.
          • Gobernu Batzarrak hartutako Programaren behin betiko onespenaren erabakia.
          • Sustatzaileari eta jarduketak ukitutako eskubide eta ondareen titularrei jakinarazi.
          • Tasak likidatzea eta ordaintzea.
          • GAOn iragarkia eta www.tolosa.eus web orrian iragarkia argitaratu, bere eddukiaren labuerpenarekin batera.

          OHARRAK

          • Legezko gehieneko epea:
            • Hilabete bat hasierako onarpena emateko, aurkezten denetik zenbatuta.
            • 20 egun alegazioak aurkezteko.
            • 2 hilabete behin betiko onarpena emateko, jendaurrean egoteko epea amaitzen denetik zenbatuta...
          • Isiltasun administratiboaren ondorioak:
            • Hasierako onarpena: aurkakoa.
            • Behin betiko onarpena: aldekoa.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.