Xehetasuna azterlanak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Xehetasun Azterlanek helburutzat dute edozein lurzoruko antolaketa xehearen zehaztasunak osatzea edo egokitzea. Bere zehaztasunak honakoak izango dira:

  • Lerrokadurak eta sestrak finkatzea, zuzentzea edo osatzea.
  • Bolumenak antolatzea.
  • Urbanizazio obren, edota eraikinen, instalakuntzen eta gainontzeko obra eta hiri ezaugarri osagarrien zenbait baliabide eta ezaugarri estetiko edo osagarriak arautzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein Administrazio publiko edo edozein pertsona fisiko edo juridikoek edota haien ozdezkariek egin dezakete.

Administrazio publikoek, pertsona juridikoek eta profesionalek, derrigorrez, telematikoki.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera.
  • Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
  • Azterlana, ekainaren 30eko 2/2006 legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 74. artikuluan xedatutako dokumentazioaz osatuta.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 3, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik. Kasu horretan, ale bat aurkeztu beharko da espedientearen tramitazioan parte hartzen duen administrazio bakoitzarentzat.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaera eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Txosten juridikoa eta teknikoa.
          • Txosten sektorialak eskatu hala badagokio.
          • Hirigintzako Batzorde Informatiboari berri eman.
          • Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako hasierako onespenaren erabakia eta, hala badagokio, baldintzak.
          • Txosten sektorialen eskaera.
          • Jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratzea GAOn, egunkarietan, www.tolosa.eus web orrian eta iragarki taulan.
          • Alegazioak aurkeztu ahal izateko 20 eguneko epea.
          • Alegazioak izanez gero, plana egin duen taldearen txostena, hala badagokio.
          • Alegazioei buruz eta behin betiko onarpenari buruz udal zerbitzu teknikoek egindako txostenak.
          • Hirigintza Batzorde Informatiboaren txostena.
          • Udalbatzak hartutako Planaren behin betiko onespenaren erabakia.
          • Eskatzaileari eta gainontzeko interesatuei erabakia jakinaraztea.
          • Aldundiari plana bidaltzea Hirigintza Planeamenduko Erregistroak jasota gera dadin.
          • GAOn iragarkia (arau partikularrak barne) argitaratzea.
          • Iragarkia egunkarietan eta eta www.tolosa.eus web orrian iragarkia argitaratu.

          OHARRAK

          • Organo eskudunak:
            • Hasierako onespena: Gobernu Batzarra.
            • Behin betiko onespena: Udalbatza.
          • Legezko gehieneko epea:
            • 3 hilabete hasierako onarpena emateko, aurkezten denetik zenbatuta.
            • 3 hilabete behin betiko onarpena emateko, hasierako onarpenetik zenbatuta.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Udal Plenoa

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.