Plan partzialak eta plan bereziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

PLAN PARTZIALAK

  • Hirigintza planeamenduko tresna bat da eta Plan Orokorrak edo Sektorekatzen Planak lurzoru urbanizagarri modura zehazturiko sektore jakin bat xehe-xehe antolatzea du helburu.

PLAN BEREZIAK

Hirigintza planeamenduko tresnak dira eta udalerri osorako edo zati baterako, kasuz kasu, ordenazioa ezartzen dute, eta lurzoru bat edo gehiago hartzen dituzte bere baitan, edo antolamendu orokorraren eremu zehatz edo definitutako bat, edo planak berak, bere helburuarekiko adostasunean, mugatzen duena.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein Administrazio Publikok, edozein pertsona fisiko edo juridikok edota haien ordezkariek egin dezakete.

Administrazio Publikoek, pertsona juridikoek eta profesionalek derrigorrez telematikoki egin behar dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orrria.
  • Ordezkapen (hala badagokio).
  • Plana (ekainaren 30eko 2/2006 Legea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 68. eta 69.3 artikuluetan xedatutako dokumentuez osatua).
  • Planak ingurumenaren gain eragin adierazgarria izango balu, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAK xedatzen duenaren arabera, edo aipatu Dekretuan jasotako kasuren batean balego, Dekretuak eskatzen duena aurkeztu beharko da.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 3, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik. Kasu horretan, espedientearen tramitazioan parte hartu behar duen administrazio bakoitzarentzat ale bat aurkeztuko da.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaera eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Txosten juridikoa eta teknikoa.
          • Tolosako Hirigintza Plangintzako Aholku Kontseiluan berri eman, horrela balegokio.
          • Txosten sektorialak eskatu, hala badagokio.
          • Hirigintzako Batzorde Informatiboari berri eman.
          • Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako hasierako onespenaren erabakia eta, hala badagokio, baldintzak.
          • Txosten sektorialen eskaera.
          • Jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratzea GAOn, egunkarietan, www.tolosa.eus web orrian eta iragarki taulan.
          • Alegazioak aurkeztu ahal izateko 20 eguneko epea.
          • Alegazioak izanez gero, plana egin duen taldearen txostena, hala badagokio.
          • Alegazioei buruz eta behin betiko onarpenari buruz udal zerbitzu teknikoek egindako txostenak.
          • Hirigintza Batzorde Informatiboaren txostena.
          • Udalbatzak hartutako Planaren behin betiko onespenaren erabakia.
          • Eskatzaileari eta gainontzeko interesatuei erabakia jakinaraztea.
          • Aldundiari plana bidaltzea Erregistroak jasota gera dadin.
          • GAOn iragarkia (arau partikularrak barne) argitaratzea.
          • Iragarkia egunkarietan eta eta www.tolosa.eus web orrian iragarkia argitaratu.


          * Plan Partzialak ingurumenaren gain eragin adierazgarria izango balu, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAK xedatzen duenaren arabera, edo aipatu Dekretuan jasotako kasuren batean balego, Dekretuak eskatzen duena aurkeztu beharko da.

          OHARRAK

          • Organo eskudunak:
            • Hasierako onespena: Gobernu Batzarra.
            • Behin betiko onespena: Udalbatza.
          • Legezko gehieneko epea:
            • 6 hilabete hasierako onarpena emateko, aurkezten denetik zenbatuta.
            • 6 hilabete behin betiko onarpena emateko, hasierako onarpenetik zenbatuta.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Udal Plenoa

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.