Hirigintza kontsulta eta ziurtagiriak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

HIRIGINTZA KONTSULTAK ETA ZIURTAGIRIAK

Hirigintza arloarekin zerikusia duten kontsultak, edozein motatakoak direla ere, baldin eta udalerri barrukoak badira eta Udalaren eskumenen barrukoak.

JARDUERAK IREKI AURREKO KONTSULTAK

Merkataritza, industria edo zerbitzu establezimendu bat abian jartzeko aurrekomunikazio edo jarduera sailkatuentzako lizentzia eskaera aurretik kontsulta egiteko aukera da.

Oharra: Kontsultek informazio balioa dute soilik, eta ez dute eskubiderik edo eskubide aukerarik sortzen. Hori dela eta, ez dago errekurtso aurkezpenik egiteko aukerarik.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

KONTSULTAK ETA HIRIGINTZA ZIURTAGIRIAK

  • H303 Eskaera Orria.
  • 05 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Hirigintzako kontsulten eskabidean garbi identifikatu beharko da finka, higiezina, esparru urbanistikoa edo exekuzio unitatea, ez dadin zalantzarik sortu haren kokalekuari eta kasuan kasuan eragiten duten beste zirkunstantziei buruz. Ahal den neurrian, kontsultaren objetua den finkaren kokalekuaren planoa gehitu beharko da.
  • Egin nahi diren obrak indarrean dagoen arautegira egokitzen den jakiteko egiten diren kontsulten kasuan, eskaera estudiatu eta behar bezala erantzutea ahalbidetuko duen aurreproiektua edo, egin nahi diren obren deskripzio memoria eta dokumentazio grafikoa aurkeztu behar dira.

JARDUERA IREKI AURREKO KONTSULTAK

  • Eskaera orria.
  • Jarduera deskribatzen duen txosten bat, honako azalpenekin:
    • Jardueraren deskripzioa (merkataritza, industria, ostalaritza...) eta kokalekua.
    • Lokalaren azalera eta gelak: komunak, biltegiak...
    • Makineria: mota eta potentzia.
    • Pertsonengan eta ingurumenean izan ditzakeen eraginak: hotsak, hondakinak, isurketak...
    • Ondorioak txikiagotzeko proposatutako neurriak.
  • Lokalaren banaketa planoa: 1:100 eskala.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarreango Ordenantza Fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1.-Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.

          2.-Txosten tekniko eta/edo juridikoa.

          3.-Eskatutako informazioari dagokion jakinarazpena eta/edo ziurtagiria igortzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.