Iurramendi baratza parkeko partzelak erabiltzeko lizentziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako Iurramendi Egoitzaren aurrean prestatuko diren Tolosako Baratze Parkeko 81 udal baratzak erabiltzeko lizentziak dira.

Honela banatzen dira:

  • 2 baratze elbarrientzat erreserbatuta.
  • 80 m2-ko 4 baratza irabazi asmorik gabeko elkarteentzat.
  • 40 m2-ko 75 baratza.

Baratzeak erabiltzeko lizentziak prekarioan emango dira, epea izango da urte bat, gehienez ere 4 urteraino luza daitekeelarik.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.
  • Irabazi asmorik gabeko Entitateak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Hala behar denean, langabetu, elbarri edo irabazi asmorik gabeko elkarte bat dela egiaztatzen duen dokumentua.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza fiskalak.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Deialdia, baimenak eskatzeko.
          • Deialdia argitaratu.
          • Eskaera egin.
          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
          • Erreklamazioak aurkeztu.
          • Erreklamazioak ebatzi.
          • Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
          • Baloratu eta zozketa egin, hala badagokio.
          • Adjudikazio zerrenda eta erreserben behin betiko zerrenda.
          • Lizentziak eman.
          • Jakinarazi.
          • Urteko kuotaren autolikidatu.
          • Fidantza jarri.

          OHARRAK

          • Baratzaren bat libre gelditzen bada, Erreserba zerrendan agertzen den lehen pertsonari adjudikatuko zaio.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.