Santa Lutzia baratza-parkeko partzelak erabiltzeko lizentziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako Santa Lutzia auzoko nekazaritza-mintegiko lursailak erabiltzeko lizentziak, Nekazari hasiberriek nekazari profesional bihurtzeko proiektuaren barruan.

Baratzak erabiltzeko lizentziak prekarioan emango dira eta gehienez ere 3 urterako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoek edo beren legezko ordezkariek.

Onuradun izateko baldintzak

Santa Lutziako nekazaritza-mintegiko partzelen onuradun izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  • Lehendik ez izatea nekazaritza ustiapeneko titular, ez eta agroalde edo lur banku edo antzeko baten esleipenduna ez izana.
  • Salbuespen gisa, ustiapen baten titular direnak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta ustiapenak 2 urte baino gutxiagoko antzinatasuna badu.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko laguntzak ezartzen dituen 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuan adierazten diren ingurumen konpromisoak betetzea edo beteko dituela hitz ematea.
  • Gutxienez 300 ordu edukitzea eginda nekazaritzaren inguruko ikasketetan, edo nekazaritza ustiapen batean ordu kopuru horren baliokide den lan-esperientzia egiaztatzea.

Lan esperientzia hori frogatzeko honako 3 dokumentuetako bat aurkeztu behar da, beti ere egindako lanaren iraupena eta dedikazioa zehaztu beharko dutelarik:

  • Lan bizitzaren txostenak
  • Nekazaritzan izandako lan esperientzia baliokidea ziurtatzen duen dokumentua, kudeaketa erakunde onartu batek sinatuta. (Abelur, Lurgintza..)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetzen direla
    egiaztatzen duten dokumentuak edo/eta zinpeko aitorpena.
  • Nekazaritzako ikasketen titulua eta espediente akademikoa.
  • Bertan garatu nahi den proiektuaren memoria. Eskatzaileak aurkeztu beharko du gutxienez puntu hauek izango dituen "negozio-plan bat":
    • Ekoizpenaren antolaketa eta eredua. Zer landatu nahi den, espezie zein barietate, zein nekazaritza eredu jarraituko den…
    • Komertzializazio estrategia edo plana. Zein produktu, non eta nola eta zein prezioetan saldu...
    • Inbertsio plana. Zein azpiegitura mota beharko ditu, ureztatze sistema, tresneria, tratamendu motak…

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Lursailen esleipendunak ez dute kuota finkorik ordaindu beharko baina bertan sortutako gastuen kargu egin beharko dira, uraren kontsumoa salbuetsita.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Deialdia, baimenak eskatzeko.
          • Deialdia argitaratu.
          • Eskaera egin.
          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
          • Erreklamazioak aurkeztu.
          • Erreklamazioak ebatzi.
          • Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
          • Baloratu eta zozketa egin, hala badagokio.
          • Adjudikazio zerrenda eta erreserben behin betiko zerrenda.
          • Lizentziak eman.
          • Jakinarazpenak.
          • Urteko kuotaren autolikidazioa.
          • Fidantza jarri.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Orokorra

            Kodea: 00

            Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.