Hilerria: Lurperatzeko, hobitik ateratzeko, leku aldatzeko eta errausteko eskabidea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

San Blas, Bedaio eta Aldabako udal hilerrietan lurperatzeko edo hilobiratzeko. Panteiorik izan ezean, nitxo baten lagapena eskatzen da, bai eta tramitatu ere.

Hilobitik ateratzeko, baina beste toki batera aldatu gabe, hobitik atera eta udal hilerrien barruko toki batera eramateko (lurperatze berria edo errausketa barne) eta hilobitik atera eta udal hilerrietatik kanpora eramateko.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak eta izapideak honako web orri honetan kontsultatu.

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Gorpuzkinak hilobitik ateratzeko hilerritik kanpora eramateko asmoarekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena behar da.

NON ESKATZEN DA?

Oria Ehorztetxea-Beilatokia

Pol. Usabal, nº 12
20400 Tolosa

Tfno. 943 69 75 79
Fax: 943 67 54 24
tolosa@funerariaoria.com

Beilatokiko ordutegia:
09:00 - 13:30
15:30 - 21:00

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

NORK ONARTU BEHAR DU?

Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

Kodea: 00000022

Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

Aurreikusitako lagapenak:

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.