Eraikuntzen ikuskapen teknikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tekniko batek (arkitekto edo arkitekto tekniko) begiz ikuskatu ondoren idatzitako txostena eta irizpena, eraikin baten kontserbazio-egoera adierazten duena.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozeinek, edo haren ordezkariak, egoera hauetako batean dagoen eraikin baten Jabekideen elkargo baten izenean:

  • Nagusiki bizitegi-erabilera izan eta 50 urte baino gehiago dituzten eraikin guztiak. Urteak kontatuko dira oin berriko obrak edo, bestela, eraikinaren birgaitze integrala amaitutako egunetik aurrera.
  • Salbuetsita geldituko dira nagusiki bizitegi-erabilera izan eta legezko hondamendi-egoeran deklaratutako eraikinak.
  • Kontserbazio, irigarritasun edo efizienzia energetikoa hobetzeko lanak egiteko diru-laguntza publikoak eskuratu nahi dituzten eraikin guztiek EITa egin beharko dute diru-laguntzaren eskaera egin baino lehen, eraikinaren aintzinatasuna edozein dela ere.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

E-00 ESKABIDE GENERIKOA

- Ikuskapenen ondoriozko txostena eta irizpena, XML artxiboan eta pdf formatuan, CD euskarrian ("euskoregite" programarekin bateragarri).

- Erabilera- eta mantentze-planaren jakinarazpena (117/2018 Dekretuaren II. eranskineko ereduaren arabera).

EITa eta Erabilera- eta mantentze-planaren jakinarazpena, pdf eta xml (zip) formatuetan aurkeztuko dira.

EITa AURKEZTEKO EPEA

- LEHEN EITa: eraikinak 50 urte bete, eta hurrengo urtearen barruan.

- PERIODIKOTASUN: 10 urte, Udalean aurkezten denetik kontatuta.

- KASU PARTIKULARRAK:

EITa egin eta 6 hilabete baino gehiago pasatzen badira udaletxean aurkeztu gabe, Udalak eraikinaren jabeei eska diezaieke txosten eguneratu berri bat aurkezteko.

Bide publiko edo erabilera publikoko gune baterako fatxadarik ez duten familia bakarreko bizitegi-erabilerako eraikinek EITa aurkeztu behar dute Udalak hala eskatzen badie, bestela ez.

Legezko hondamendi-egoera deklaratzeko prozedura baten xede diren eraikikek etenda edukiko dute EITa udaletxean aurkezteko obligazioa.

Oharra: eraikinaren ikuskapen teknikoa udaletxean aurkeztu behar ez izateak ez du hura egitetik salbuesten.

INFORMAZIO OSAGARRIA:

Eusko Jaurlaritzaren Ataria EITari buruzko informazio eta kudeaketarako:

  • www.euskoregite.com

FORMATUA ETA ALE KOPURUA

  • Euskarri digitala (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek aukera baitute formatu digitalean edo paperean aurkezteko.
  • Ale kopurua: 1, beste Administrazio batzuek parte hartzen ez badute.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

        Posta arrunta:
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6b -20400- TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Udalak bere gain hartzen du kostu osoa.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            - 117/2018 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa.

            - 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena

            - 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duena.

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1.-Eskaria erregistratu, dokumentazioa eskaneatuta.

              2.- Dokumentazioaren azterketa administratiboa egin.

              3.- Zuzentzeko eskatu (10 egun baliodun).

              4.- Eskumena duen Sailari bidali.

              5.- Eskariaren analisi teknikoa egin.

              6.- Teknikariek eskatutako zuzenketa egin.

              7.- Txosten teknikoa egin.

              8.- EITa Eusko Jaurlaritzaren EUSKOREGITE programaren Erregistroan txertatu.

              9.- Interesa duen pertsona edo erakundeari jakinarazi, adierazirik, hala badagokio, Irizpenean adierazitako akatsak zuzentzeko epea.

              10.- Babestutako eraikinen kasuan, Udalak Ikuskapenaren emaitza jakinarazi beharko dio, telematikoki, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuari.

              11.- EITa egin eta gero akatsak zuzentzeko obrak egiten badira, behin obra horiek bukatuz gero, "Akatsak Zuzendu Izanaren Ziurtagiria" aurkeztu beharko udaletxean, hasierako EITa aurkeztutako modu eta formatu beretan (papera eta pdf eta xml formatuak dituen CDa).

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Ez dagokio

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

                Kodea: 00000007

                Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.