Herri bideak erabiltzeko baimenak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia eskuratu beharko da, nahitaez, Udalaren titulartasun edo administrazioko bideen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egin nahi bada. Herri bideak erabili behar badira egurra ateratzeko, lizentzia eskuratu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

FORMATUA ETA ALE KOPURUA

  • Euskarri digitala (PDF), pertsona fisikoek izan ezik; horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera dute eta.
  • Ale kopurua: 1, beste Administrazio batzuek parte hartzen ez badute.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Herri-bideen erabilera bereziarengatik ez da tasarik batere ezartzen; hala ere, fidantza bat eskatzen da, sortu daitezkeen kalteak estaltzeko.

          Garraiatu beharreko egurraren bolumena ez bada iristen 100 m³-ra, ez da beharrezkoa izango fidantzarik eskatzea.

          Arau orokor gisa, fidantzaren zenbatekoa kalkulatzeko, formula hau erabiliko da: 4,97 bider atera beharreko egur-bolumena (m³).

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion departamentura bidali.
          • Bidea ikuskatu eta txostena egin.
          • Ebatzi.
          • Jakinarazi
          • Fidantza ezarri
          • Lanak bukatutakoan fidantza itzultzeko eskaera egin
          • Bidea ikuskatu eta txostena egin
          • Ebatzi
          • Jakinarazi

          OHARRAK

          1- Lizentziak balioa izango badu, ezarrita egon beharko du. Ezingo dira lanak hasi fidantza ezarri gabe.

          2- Garraiatu beharreko materialen jabeak lizentziarekin batera hartutako obligazioen erantzule solidarioak izango dira, lizentziaren titularrak berak ez badira, jakina.

          3- Gipuzkoako Mendiei buruzko urriaren 20eko 7/2006 Foru Arauaren 56. artikuluan xedatutakoari jarraituta, beharrezkoa izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko Baso Zerbitzuaren baimena edukitzea.

          4- Lizentzia hau eskuratzeko bete beharra dago Udalarenak edo udal administraziokoak diren bideen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantza.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.