Lurrez eta harkaitzez betelak egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal-lizentzia lur eta harriekin betelanak egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • H308 Eskabide-orria.
  • 05 Ordezkapen-agiria (hala badagokio)
  • Proiektu teknikoa (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren V eranskina).
  • Uren eta biodibertsitatearen babesaren arloetan eskumena duten organoen txostenak.

FORMATUA ETA ALE KOPURUA

  • Euskarri digitala (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkez dezakete eta.
  • Ale kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Informazio gehiago:
        • TOLOSA
          Telf.: 943 69 74 51

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1.-Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.

          2.-Txosten teknikoa, eta hala badagokio, juridikoa egin.

          3.-Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzeko edo zabaltzeko eskatu.

          4.-Ebazpen-proposamena egin.

          5.-Ebatzi.

          6.-Tasak likidatu.

          7.- Interesatuari jakinarazi.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.