Partzelazio, banantze eta elkartze lizentziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Banantzeak: administrazio baimenak, desberdinak, lurzoru motaren araberakoak, adierazpen izaerakoak, orubeak, lur-sailak, finkak, lurrak edo eraikin bateko elementuak banaketarako gaitzen dituenak.
  • Elkartzeak: administrazio baimenak, desberdinak, lurzoru motaren arabera, adierazpen izaerakoak, orubeak, lur-sailak, finkak, lurrak edo eraikin bateko elementuak elkartzeko gaitzen dituenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Proposatutako lur zatiketa eta hori indarrean dagoen araudira egokitzen dela justifikatzeko memoria. Gainera, zatitu beharreko finka edo finkak eta ondoriozko lur zatiak deskribatuko dira bertan.
  • Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, jasotzen dituena eraginpeko finken jabari inguruabarrak, karga egoera eta horiek inskribatzeko funtsezko datuen deskribapena. Azken horiek doitasunez egokitu beharko dira dauden benetako inguruabarretara, eta horretarako, adostasunik edo doitasunik ez badago, inguruabar horietara egokituko dira aurrez, hipoteka-legerian aurreikusitako prozeduraren bidez.
  • Egungo egoeraren planoa, lur zatiaren mugak grafiatuta dituena, eta hala badagokio, hirigintza guneen eta erabilera orokorreko zonen mugak, edo horretan eragin dezaketen hirigintza eraginak. Gainera, lur zati mugakideen jabeak adieraziko dira.
  • Banantze-planoa, egungo egoeraren planoko eskala eta baldintza orokor berberetan.
  • Banantze-eskrituraren zirriborroa.
  • Etxebizitzen banaketen kasuan, oinarrizko proiektu teknikoa.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1.-Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.

          2.-Txosten juridikoa eta hala badagokio txosten teknikoa.

          3.-Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria egin.

          4.-Ebazpen proposamena.

          5.-Ebazpena.

          6.-Tasak likidatu.

          7.-Jakinarazi interesatuari.

          Zatiketa lizentziak legalki emantzat ulertuko dira Udalean hiru hilabeteko epean dagokion egintza formalizatu dela adierazten duen dokumentu publikoa aurkezten bada.

          Bestela, lizentzia iraungitzat joko da.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.