Lehen erabilerako lizentziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Oinplano berriko eraikinak edo handitze obrak edo erreforma egindako eraikinak lehen aldiz erabiltzeko baimena (azkeneko horiek betiere azkena lortutako eraikinaren konfigurazioa aurretik zegoenaren desberdina bada).
Baimena ematen da eraikina proiektu teknikoaren arabera egin, handitu edo erreformatu dela egiaztatu ondoren eta onartutako obra handiaren arabera eta segurtasun eta osasungarritasuneko baldintza teknikoak betetzen dituela egiaztatu ondoren.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Obra zuzendaritzaren obra-amaierako egiaztagiria.
  • Obra bukaerako dokumentua, obra-zuzendariak izenpetua eta dagokion elkargoak oniritzia, obrak emandako lizentziaren arabera egin direla ziurtatzen duena.
  • Eraikin edo instalazioen kanpoaldeko argazkiak.
  • Amaierako likidazioa.
  • Behin betiko kalifikazioaren zedula, babes ofizialeko etxebizitzen kasuan.
  • Obra berriko deklarazioaren eta jabetza horizontala eratzearen deklarazioaren zirriborroa, dagokion lizentzian ezarritako baldintzetara egokitua. Gainera, aldez aurreko beste mekanismoren bat ezarri ez bada edo lizentzian espresuki hala finkatu bada, eskritura horretan bertan edo beste osagarri batean formalizatuko da Udalari nahitaez laga beharreko lurren eskualdatzea. Era berean, eraikinak edo instalazioak lagapenaren xede izan ez diren eraikuntza eskubideak justifikatzeko ekarpen gisa gaineratu diren lursailekin duen lotura, eskritura horretan edo beste osagarri batean formalizatuko da, eta horien jabetza ezin izango da eraikinaren jabetzatik banandu.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta hartzearen deklarazio zirriborroa, hala badagokio.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Beharrezkoa denean, dokumentazioa zuzentzea eta/edo osatzea.
          • Ikuskapena egitea.
          • Egiaztapena eta txosten teknikoa.
          • onarpena edo ukapena ebaztea.
          • Lizentzia tramitatzeagatiko tasa kitatzea.
          • Interesdunari jakinaraztea.
          • Tasa ordaintzea.
          • Fidantza itzultzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.