Obra handiko lizentziak: oin berria, handitzea, eraberritzea, etab.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikinak egin eta oin berriko instalazioak ezartzeko udal-lizentzia, bai eta eraikinak zein beren egiturari edo konfigurazio arkitektonikoari eragiten dioten instalazioak handitu, eraberritu eta kontserbatzekoak ere, lurzoru mota guztietan.

Honako hauek ere sartzen dira:

  • Erabilera aldaketak.
  • Urbanizazio-obra osagarriak.
  • Negutegiak eta mintegiak.
  • Bordak eta txabolak.
  • Eraikin-eraispenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria
  • 05 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Oinarrizko proiektu teknikoa, eskumena duten teknikari gaituek sinatua, Eraikuntza Ordenatzeko Legeak (EOL) xedatutakoari jarraituta.
  • Exekuzio-proiektua aurkezten bada, eskumena duten tekniko gaituek sinatuta egon behar du, EOLak xedatutakoari jarraituz, eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatua.
  • Kasu bakoitzean aplikatzekoa den legeriak eskatzen dituen gainerako baimenak.
  • Eusko Jaurlaritzak eskatutako Eraikuntzen eta Etxebizitzen galde-sorta.

FORMATUA ETA ALE KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Ale kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza fiskalak.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo osatu.
          • Txosten tekniko eta/edo juridikoak egin.
          • Ebazpen proposamena egin.
          • Onarpena edo ukapena ebatzi.
          • Lizentzia tramitatzeko tasa, eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) likidatu eta interesdunari jakinarazi.
          • Pertsona interesdunari jakinarazi.
          • Exekuzio-proiektua aurkeztu.
          • Tasak eta Zergak ordaindu.
          • Fidantzak jarri.
          • Obra zuzendaritzaren izendapena Udalari jakinarazi.
          • Zuinketa akta egin.

          Obrak bukatutakoan lehen erabilerako lizentzia eskatzen da.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.