Obra Txikiak/Merkataritza/Obra jakinarazpenak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lokal barruak egokitzeko obrak dira, ondorengo Legearen Eranskinean jasotako jarduera bat jartzeko edo garatzeko: 12/2002 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zerbitzu jakin batzuk liberalizatzeko premiazkoa neurriei buruzkoa.

Obra hauek EZ dira sartzen “Aldez aurreko jakinarazpena” atalean:

  • Obra egin behar bada Plan Orokorraren arabera egoera berezian dauden eraikinetan (katalogatuak, ordenazioz kanpokoak, ordenazio xehatuaren zain daudenak...).
  • Obra baldin bada elementu iraunkorrak aldatzeko eta/edo fatxadan baoak irekitzeko.
  • Obrak proiektua behar badu, 38/1999 Legeak, azaroaren 5ekoak, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoak, bere 2.2 artikuluan ezarri bezala.
  • Obra baldin bada lizentzia administratiboa behar duen jarduera bat jartzeko (hemen sartuta dagoena: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra; A eranskina).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Egin behar diren obrak deskribatzen dituen memoria.
  • Egin behar diren obren aurrekontu xehatua.
  • Kokapen-planoa.
  • Oinplano eta sekzio-plano akotatuak, 1:50 eskalan (egungo egoerarena eta erreformatuarena).
  • Fatxadaren argazkia.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ordenantza Fiskalen arabera

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 10 egun

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, egiaztatu, eskanetatu eta dagokion sailera bidali.
          • Hala badagokio, eskatu zuzenketak egiteko edo dokumentazio gehiago aurkezteko.

          Jakinarazpena aurkezteak obrarekin hastea baimentzen du, behin HAMAR EGUN igaro eta gero, Udalean jakinarazpena aurkeztu eta biharamunetik kontatzen hasita, salbu eta proiektua behar duten obretan, horrelakoetan baimen-eskaera eskatuko baita.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.