Obra txikiak/Obra-jakinarazpenak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Obra txikien aldaera bat da, hirigintza-ingurunean entitate edo eragin txikia duena, eta hura gauzatzeko ez da udal baimenik behar.

Ondorengo obra hauek sartzen dira atal honetan:

  • Etxebizitzen eta lokalen barne-erreformak, baldin eta aldaketarik egiten ez bada pareta edo trenkada-multzoan eta ez bada baorik irekitzen edo ixten. Adibidez: barruko arotzia aldatzea; gas-, iturgintza- edo elektrizitate-instalazioak berritzea/konpontzea (salbu eta kanpoaldean galdarak jartzea); sanitarioak berritzea; pintura-lanak; eta antzekoak.
  • Leihoak aldatzea, forma eta kolorea mantenduta.
  • Teilak aldatzea, teilatuaren 100eko 25 gainditzen ez bada.
  • Fatxadak margotzea, aurreko kolorea mantenduta.
  • Teilatu-hodi eta zorrotenak aldatzea, baldin eta bide publikoaren egoera aldatzen ez badute.
  • Igogailua aldatzea eta/edo modernizatzea, baldin eta egin behar ez bada baimena behar duen obrarik.

Baldin eta obra horiek egiteko aldamioa edo beste obra-baliabide lagungarriren bat behar bada espazio publikoan, aurrez hartarako eskaera egin beharko da eta dagokion udal-baimena eskuratu.

Salbuespenak

  • “Obra jakinarazpena” atalean sartzen EZ direnak:
    • Eragina dutenak Plan Orokorraren arabera egoera berezian dauden eraikinetan (katalogatuak, ordenazioz kanpokoak, ordenazio xehatuaren zain daudenak...).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Egin behar diren obrak deskribatzen dituen memoria.
  • Aurrekontu osoa, egin behar diren obrak kapituluka eta partidaka xehatuta, kontratistaren menbretea duela edo tekniko eskudun batek idatzia.
  • Leihoak aldatu behar badira, jarri behar diren leihoen krokisa eta dauden leihoen argazkiak.
  • Etxebizitzen edo lokalen barne-erreforma bada, egoeraren oinplanoa eta sekzio-planoa.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

FORMATUA ETA ALE KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 10 egun

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, egiaztatu, eskanetatu eta dagokion sailera bidali.
          • Hala badagokio, eskatu zuzenketak egiteko edo dokumentazio gehiago aurkezteko.

          Jakinarazpena aurkezteak obrarekin hastea baimentzen du, behin HAMAR EGUN igaro eta gero, Udalean jakinarazpena aurkeztu eta biharamunetik kontatzen hasita, salbu eta proiektua behar duten obretan, horrelakoetan baimen-eskaera eskatuko baita.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez du organo ebazlerik behar

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.