Zerga eta tasen ordainketa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal zerga eta tasen ordainketa: ibilgailuen gaineko zerga, Hiri Ondasunen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga, Hondakinen bilketaren gaineko tasa, ...

Ordainketen egutegia

1.- Borondatezko epean:

Urtean behin ordaintzekoak

  • Ibilgailuen gaineko zerga: martxoaren 1etik apirilaren 15era.
  • Ondasun Higiezinen gaineko zerga: maiatzaren 15etik ekainaren 30era.
  • Hondakinen bilketa tasa: ekainaren 1etik uztailaren 7ra.
  • IBIAK, auto-taxiak, kutxazain automatikoak: ekainaren 1etik uztailaren 7ra.
  • Ekonomia jardueren gaineko zerga: urriaren 1etik azaroaren 10era.

Oharrak:

  1. Helbideratutako agirientzat: kobrantza borondatezko epearen amaieran egingo da zuzenean, aurre abisurik gabe.
  2. Ez helbideratutako agirientzat: borondatezko epearen erdialderako jaso ez bada agiria, Udalean eskatu beharko da.
  3. Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, eta hori larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean.

2.- Epe exekutiboan:

Borondatezko denboraldia ezarritako epea amaitze-egunaren biharamunean hasiko da epe exekutiboa eta ordaindu beharreko zenbatekoari errekargu bat gehitzen zaio:

  1. Premiamenduzko probidentzia jakinarazi aurretik % 5eko errekargua.
  2. Jakinarazpena egunetik eta hilabete bat baino lehenago % 15ekoa.
  3. Premiamenduzko probidentzai jakinarazi eta hilabete igaro ondoren % 20koa izango da errekargoa. Une honetatik aurrera berandutze interesak ere ordaindu beharko dira.

Premiamenduzko probidentziaren jakinarazpen egunetik hilabete igaro ondoren zorra ordaindu gabe, zordunaren ondasunak enbargatzeari ekingo zaio.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagirien titularrek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ordaindu nahi den ordainagiria paperean, bertaratzen dena ez bada ordainagiriaren titularra edo ordezkaria.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15 Osteg. /(Jueves hasta) 19:00 arte
    943 654 466

                NON ETA NOLA ORDAINDU BORONDATEZKO EPEAN DAUDEN AGIRIAK?

                ***AURREZ AURRE (borondatezko epean dauden agiriak soilik)***

                • Ondorengo banketxetan: Kutxabank, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra, Caixabank, Banco Santander eta Bankoa.

                Ordaindu beharreko erreziboarekin joan beharko da.Banketxearen kutxazain automatikoan ere ordaindu daiteke. Erreziboa identifikatzeko hurbildu bertan inprimatuta dagoen barra kodea kutxazainaren pantailara eta jarraitu argibideak.

                ***INTERNET BIDEZ (borondatezko epean dauden agiriak soilik)***

                Eusko Jaurlaritzak duen NIRE ORDAINKETA pasarelatik. Horretarako ezin bestekoa da agiriaren KODE BARRA eta KOPURUA edukitzea. Behin datu horiek sartuta, norberaren banketxe on-line-era sartzeko aukera emanten du ordainketa burutzeko edo txartelarekin ordaintzeko.

                Oharra: Epez kanpo dauden agirien ordainketa burutzeko edo informazioa jasotzeko ZERGABILKETA sailera jo beharko da.

                Zergabilketa: 943 69 74 58 zergabilketa@tolosa.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Doan.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Ez dagokio

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Ez dagokio

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                ZERGABILKETA - Zergabilketa

                DATU PERTSONALEN BABESA