Lizentzia behar duten obra txikiak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Barruko zein kanpoko obrak dira, teknikoki errazak eta eraikuntza- eta ekonomia-entitate txikikoak, eraginik EZ dutenak eraikinaren egituran, fatxadaren konfigurazioan edo funtsezko elementuetan, eta ez dute aldatzen etxebizitzen bolumen, erabilera eta kopururik, kanpo-diseinurik, edo eraikinen edo instalazioen bizigarritasunik eta segurtasunik.

Hemen sartzen dira;

  • Etxebizitza, pabiloi eta lokalen barruko banaketa aldatzea, salbu eta egokitze-obra bat bada ondorengo Legearen eranskinean jasota dagoen jarduera bat jartzeko: 12/2002 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zerbitzu jakin batzuk liberalizatzeko premiazkoa neurriei buruzkoa; eranskina.
  • “Obra jakinarazpena” motako obrak, eragina dutenak Plan Orokorraren arabera egoera berezian dauden eraikinetan (katalogatuak, ordenazioz kanpokoak, ordenazio xehatuaren zain daudenak...).
  • Finka eta lursailen itxiturak, lorategietako obrak, zoladurak eta antzeko obrak.
  • Babes-hesiak, aldamioak eta eraikuntza-elementu lagungarriak jartzea.
  • Ur, saneamenduko eta gas naturaleko harguneak.
  • Ezartzea, kontserbatzea, mantentzea eta zabaltzea ur, saneamendu, gas, elektrizitate eta telefono lineen hoditeriak eta konexioak.
  • Estalkiak eta teilatu auak konpontzea, fatxada eta balkoien akabera-lanak, eta antzeko obrak.
  • Baldin eta obrak eragiten badio egitura-sistemari edo fatxadaren konposizioari, obra handitzat joko da, eta, orduan, proiektua aurkeztu beharko da, tekniko gaitu batek sinatuta eta dagokion elkargoak bisatuta.
  • Zintarria beheratzea eta espaloia sendotzea.
  • Urbanizazio-elementu jakin batzuk konpontzea.
  • Toldoak, errotuluak eta markesinak jartzea.
  • Fatxadak margotzea, aurreko kolorea aldatuta.
  • Leihoak aldatzea, forma eta/edo kolorea aldatuta.
  • Antenak jartzea.
  • Traba arkitektonikoak kentzea ezkaratzetan.

.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Parte hartzen duten gremio guztien aurrekontua, eskulana eta materialak sartuta.

Beste agiri batzuk, kasuaren arabera:

a) Ur eta saneamenduko harguneen kasuan:

  • Proiektatutako obren eta erabilitako materialen deskribapen osoa.
  • Kokapen-planoa, 1:100 eskalan.
  • Proiektatu diren hornidura- eta/edo saneamendu-instalazioen planoak.

b) Toldoak, errotuluak, markesinak, ispiluak, posteak eta antzekoak jartzeko:

  • Fatxadaren altxaeraren krokis akotatua, jarri behar den elementuaren kokapena eta neurriak adierazita; errotuluen eta toldoen kasuan, testua ere bai.
  • Kokapen-planoa, 1:100 eskalan.

c) Finken itxiturak, lorategietako obrak, hesi perimetralak eta antzekoak egiteko:

  • Proiektatutako obren eta erabilitako materialen deskribapen osoa.
  • Krokis akotatua oinplanoan, altxaera- eta sekzio-planoetan, egin behar diren obrena eta obrak egin behar diren eraikinaren edo eraikin zatien egungo egoerarena, 1:100 eskalan.
  • Kokapen-planoa, 1:100 eskalan.

d) Obra kanpoan egin behar bada (estalkia konpontzea, fatxada, teilatu lau, balkoien... akaberak egitea).

  • Proiektatutako obren eta erabilitako materialen deskribapen osoa (kolorea).
  • Kokapen-planoa, 1:100 eskalan.

e) Etxebizitza eta/edo lokal barruan obra partzialak egiteko:

  • Proiektatutako obren deskribapen osoa.
  • Araudi aplikagarria betetzen delako justifikazioa.
  • Oinplano, altxaera- eta sekzio-plano akotatuak, egin behar diren obrena eta obrak egin behar diren eraikinaren edo eraikin zatien egungo egoerarena, 1:50 eskalan.
  • Kokapen-planoa, 1:100 eskalan.

f) Etxebizitzen eta/edo lokalen erreforma integrala egiteko:

  • Oinarrizko proiektua, tekniko eskudun batek idatzia.

FORMATUA ETA ALE KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Ale kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Txosten Teknikoa.
          • Eskaera ebaztea (aldeko edo kontrako erabakia)
          • Tasa eta EIOZaren kitapena.
          • Jakinarazpena.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.