Bide publikoan obretako baliabide lagungarriak jartzeko lizentziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Nahitaezko baimena, bide publikoan jartzeko obretako baliabide lagungarriak (dorre-garabiak, aldamioak, karga-jasogailuak, edukiontziak, siloak, etab.); obra-lizentzia eduki behar aurretik baimen hau emango bada.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

DORRE-GARABIAK INSTALATZEKO

  • H310 eskabide-orria.
  • Garabia instalatzeko proiektua, teknikari eskudun batek sinatua eta Elkargo Ofizialean bisatua.
  • Enpresa instalatzailearen adierazpena, teknikari eskudun batek sinatua, egiaztatuz muntatu beharreko garabiaren elementuak egoera onean daudela eta onartuz garabiaren instalazioa bere gain hartzen duela funtzionatzeko egoera ezinhobean utzi arte. Adierazpen horretan jaso behar da garabiak gehienez ze karga garraia ditzakeen bere posizio desegokienetan eta aurreikusten diren erabilera-kasu desberdinetan.
  • Aseguru-poliza bat, eragin ditzakeen kalteen gaineko erantzukizun zibil mugagabearen estaldura duela.

GAINERAKO BALIABIDE LAGUNGARRIAK

FORMATUA ETA ALE-KOPURUA

  • Euskarri digitala (PDF), pertsona fisikoen kasuan izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkez dezakete eta.
  • Ale-kopurua: 1, beste Administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

        Posta arrunta:
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6b -20400- TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza fiskalak.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Tasa/Zerga kobratu
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

          Kodea: 00000007

          Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.