Jarduerak. Titularitatea aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aurretiazko jakinarazpena aurkeztea, jardueraren titulartasun aldatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ziurtagiri bat tekniko gaitu batek egina, non egiaztatzen den jarduera lizentziarekin bat datorrela.

FORMATUA ETA ALE KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Ale kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ordenanza Fiskalen arabera.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1.- Behin jardueraren titulartasuna eskualdatuz gero, udal teknikariek ikuskapen-bisita bat egingo dute lizentzian jasotako baldintzak eta neurri osagarriak betetzen ote diren egiaztatzeko.

          2.- Ikuskapenean edo espedientea aztertzerakoan ikusiko balitz badagoela baldintza, errekerimendu edo obraren bat bete gabe edo izapidea amaitu gabe, titular berriari lizentziarekin batera hura betetzeko obligazioa eskualdatuko zaio.

          3.- Erregulatzeko proiektuak aurkezteko obligazioa betetzen ez bada, Udalak aginduko du behar diren neurri zuzentzaileak har daitezela, egoki iruditzen zaizkion badaezpadako neurriak ezartzeko eskubideari utzi gabe.

          4.- Udalak eskubidea du beste edozein motako dokumentazio osagarria eskatzeko tramitea behar bezain zuzen kudeatu ahal izateko.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.