Ordainagiriak helbideratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zergak eta aldizkako tasak banku-kontu baten bitartez ordaindu edota kontu korrente hori aldatu edota baja emateko eskaera: Ibilgailuen gaineko Zerga, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Ur eta Zaborraren gaineko Tasak, eta abar.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Ordainagiriaren titularrak edo haren ordezkariak, behar den baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Kontu korrontearen titular agiria
  • Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

            • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943654466 telefono zenbakira dei daiteke.

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Erroldan aldaketa egin
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Errolda fiskalak

            Kodea: 00000013

            Fitxategiaren xedea: Udalaren zergak, tasak eta prezio publikoak kudeatu eta biltzea

            Aurreikusitako lagapenak:Gipuzkoako Foru Aldundia

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.