Jarduera Sailkatuak - Aurretiazko jakinarazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

3/1998 Legearen II.B Eranskina

3/1998 Legearen II.B Eranskinean atalean adierazitako aktibitatearekin hasteko beharrezkoak diren izapideak

Obrak egin behar badira, obra lizentzia eskatu beharko da aurretik.

    NORK ESKA DEZAKE?

    Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

    AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    • Teknikari gaitu batek emandako ziurtagiri bat, egiaztatzeko jarduerak edota instalazioak bat datozela aurkeztutako eraikitze-proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko bete behar guztiak, ingurumen-inpaktoaren adierazpenean jasotakoak barne, hala badagokio.
    • Proiektu-egilearen prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionalaren egiaztapena, baldin eta proiektua dagokion Elkargo Profesional bisatua ez badago.
    • Proiektu tekniko bat, gaikuntza eta eskumena dituen profesional batek egina.
    • Baimen sektorialak (hala badagokio):
      • Industria sailak jaulkitzen duen zerbitzua abiatzeko akta.
      • Osasun baimena (elikadura, ostalaritza....).
      • Ur kontsortzioaren baimena isurketetarako (industria jardueren kasuan).
      • Hondakin arriskutsuak onartzeko agiria, baimendutako kudeatzaileak jaulkitakoa.
      • Suteen aurkako babes-instalazioen mantentze kontratua.
      • Erantzukizun Zibileko Poliza (Ikuskizuna eta Aisialdiko Jarduerak).

    FORMATUA ETA ALE KOPURUA

    • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
    • Ale kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

    NON ESKATZEN DA?

      Pertsonalki joanda:
    • Udate Zerbitzua
      Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
      7:15 - 14:15
      943 654 466

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
          • Tolosako Udala
            Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
            • Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu eta zabaltzeko eskaera egin.

            Aldez aurreko jakinarazpenak jarduera irekitzeko eskubidea ematen du, betiere deklaratzailearen ardurapean.

            Behin erantzukizunpeko adierazpena egin eta jarduera ireki ondoren, ikuskapena egingo da, eta hala badagokio, hartuko dira behar diren diziplinako neurriak, jarduera ixteraino iritsi litezkeenak arau hauste larrien kasuan.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez du organo ebazlerik behar

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

              Kodea: 00000007

              Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.