Ohiko etxebizitza ez izateagatik Ondasun Higiezinen gaineko Zergan ordaindu beharreko errrekarguatik salbuestea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Subjektu pasiboaren edo alokairua edo erabiltzeko lagapena dela-eta hirugarren baten ohiko etxebizitza ez izateagatik Ondasun Higiezinen gaineko Zergan ordaindu beharreko errekargutik salbuesteko eskaera.
Errekargua aplikatzeko, bizileku duen etxebizitza ohiko bizilekutzat hartuko da, zerga sortzen den datan (urtarrilak 1) Udal Erroldan jasota dagoenean etxebizitza hori bertan bizi den edo diren pertsonen ohiko bizilekua bada.
Errekargua ez aplikatzeko kasuak, eskaera egin eta adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren

- Ohiko bizileku gisa erabiltzearen froga izango da zerga sortu den momentuaren aurreko urtean gutxienez 1000 kW elektrizitate kontsumitu izana

- Zerga arautzen duen Udal Ordenantza Fiskalaren 15. artikuluan jasotako salbuespen kasuak.
Zerga motak:
1.1 .- Hiri Ondasunak
Lurzoru industriala edo hirugarren sektorekoa: %0,600
Gainontzeko hiri ondasunak: %0,3081
1.2 .- Landa ondasunen gainekoa: %1
1.3 .- Kuota osoaren gaineko errekargua, ohiko etxebizitza ez izateagatik: %50
Testu osoa honako estekan eskuratu daiteke.
(OHZ zergaren Ordenantza Fiskala)

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularrak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  • Salbuesteko kasu bakoitzean adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa edo, hala badagokio, ohiko etxebizitza zein duen egiaztatzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

          Informazio gehiago:
        • TOLOSA
          943 65 44 66

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Uztailaren 5eko, 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa

          Zerga arautzen duten Udal Ordenantza Fiskala (OHZ)

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
            2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
            3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez dagokio

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

              DATU PERTSONALEN BABESA