Kreditua lagatzea (endosua)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kreditu lagapena izaera zibileko kontratua da. Horren bitartez, Udalaren aurrean kreditua duen subjetu titularrak hirugarren bati lagatzen dio kreditu hori

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosako Udalaren aurrean kreditu baten titular den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo kredituaren lagapen-hartzeaile izango denak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

05 Ordezkapen idatzia

E10309 Kreditu lagatzea 3/2011 legegintzako e.d., azaroaren 14koa, 218. art.

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Hala badagokio, kreditua lagatzeko notarioaren aurrean sinatutako agiria; edo aldeek sinatutako agiria, azken kasu honetan, bi aldeen identifikazio edo/ta ordezkaritza agiriekin batera.

NON ESKATZEN DA?

Pertsonalki joanda:

Udate Zerbitzua
Plaza Zaharra 6A, -20400- TOLOSA
Ordutegia: 7:15 - 14:15
943 654 466

Internetez (Derrigorrezkoa: enpresak, profesionalak, elkarteak...):

Erregistro Elektronikoa

Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):

Tolosako Udala
Plaza Zaharra 6-B, 20400 TOLOSA

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa baldintzatua (3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Ingurugiroa Babestekoa)

ARAUDI APLIKAGARRIA

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzeari buruzko 3/ 2011 Legegintza ko E rrege D ekretua

Kode Zibila

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
    2.- Egiaztatu baldintzak betetzen direla.
    3.- Notario-agiria edo agiri pribatua eta dokumentazioa aurkeztu ezean, interesdunari hitzordua eman Udal idazkariaren edo Udal kontuhartzailearen aurrean agiria sinatu dezan. Aurkeztuz gero, Udal kontuhartzailearen oniritzia.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Orokorra

      Kodea: 00

      Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

      Aurreikusitako lagapenak:

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.