Zabor tasan hobari eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hondakinen tasaren % 100eko hobaria udalerrian erroldatutako bizikidetza-unitateei, baldin-eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoko diru-sarrerak dituztela egiaztatzen badute edo diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistemaren prestazio ekonomikoetako bat eskuratzeko baldintza ekonomikoak betetzen badituzte.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek edo beren ordezkari legalak:

  • Tolosan erroldatuta egotea.
  • Lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoko diru-sarrerak egiaztatzea edo diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistemaren prestazio ekonomikoetako bat eskuratzeko baldintza ekonomikoak betetzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Datu fiskalak kontsultatzeko baimena ematen ez den kasuetan, egiaztagiri bat, gizarteratzeko euskal sistemaren prestazio ekonomikoetakoren bat eskuratzeko baldintza ekonomikoak betetzen dituztela justifikatzeko, edo, bestela, lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoko diru-sarrerak dituelako frogagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Urtarrilaren 1etik otsailaren 15era
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa jaso, eskaneatu eta ziurtatu.
            • Kontuhartzailetza departamentura igorri.
            • Dokumentazioa aztertu eta behar diren txostenak egin.
            • Ebatzi.
            • Interesatuari jakinarazi.
            • Errolda Fiskalean datual aldatu.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Orokorra

              Kodea: 00

              Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.