Zor ez diren sarrerak itzultzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bidegabeko sarreren itzulketa eskatzeko, legezko kasuren bat bada (bi aldiz ordaindu bada, dagokiona baino gehiago ordaindu bada, etab.).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoek edo juridikoek, edo beren legezko ordezkariek, egiaztagiriak aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten agiriak.
  • Zergabilketan kontu korronterik ez badago subjektu pasiboaren izenean: subjektu pasiboaren izenean dagoen kontu korronte baten ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Dokumentazioa jaso, eskaneatu eta erregistratu.
          • Zergabilketara igorri.
          • Dokumentazioa aztertu eta behar diren txostenak egin.
          • Ebatzi.
          • Interesatuari jakinarazi.
          • Ordaindu, hala badagokio.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            ZERGABILKETA - Zergabilketa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Orokorra

            Kodea: 00

            Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.