Zorrak zatikatzeko edo geroratzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zorrak geroratu edo zatikatzeko, baldin-eta egoera ekonomiko-finantzarioak ordainketa behin-behinean egitea galarazten badu.

Zorren ordainketa zatikatzeko (zerga-zorren ordainketa kuota desberdinetan zatituta).

Zorren ordainketa geroratzeko (zerga-zorra osorik eta dagokion epea amaitu ondoren ordainduta).

Ordainketa geroratu edo zatikatuz gero, gehienez eman daitekeen epea eta jarri beharreko berme zein aurrerakinak indarrean dauden Ordenantza Fiskaletan daude jasota.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Zatikatu beharreko zorraren zenbatekoa, borondatezko epean edo betearazpen-bidean ba ote dagoen adierazita.
  • Zorra 2.000 eurotik gorakoa denean, Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako interesatuaren “Informazio fiskala” erantsi beharko da.
  • Eskatzaileak egoera ekonomiko txarra eta ordaintzeko ezintasuna duela jakinarazteko nahi adina agiri.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Geroratutako edo zatikatutako kopuruak berandutzako interesak sortuko dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak araututakoaren arabera.

          Indarreango Ordenantza Fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 45 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskabidea jaso, eskaneatu eta erregistratu.
          • Zergabilketara bidali.
          • Beharrezko datuak egiaztatu eta, hala badagokio, Txosten Teknikoa egin.
          • Ebatzi eta interesatuari jakinarazi.

          OHARRAK

          • Zatiketetan ordainketak hilero egingo dira.
          • Nahikoa izango da epemuga batean ez ordaintzea zatikapen-emakida baliorik gabe uzteko eta epe exekutiboa abiarazteko. Epe horretan, geroratutako zorraz gain, sortutako interesak eta dagokion errekargua ordaindu beharko dira.


            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            ZERGABILKETA - Zergabilketa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Orokorra

            Kodea: 00

            Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.