Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga: alta eta likidazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Likidatzea matrikulazio berriagatik edo errehabilitazioagatik ordaintzen den zerga, zeinak zergapetu egiten baitu edozein mailatako eta kategoriatako bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titularra.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Subjektu pasibo gisa diharduen pertsonaren NAN edo entitatearen IFZa.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Indarreko Ordenantza Fiskalak

            Dokumentu osagarriak

            • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren hobaria
            • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespena

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa jaso eta egiaztatu
            • Autolikidazioa bete eta dagokion kuota kobratu (kreditu txartelarekin)
            • Autolikidazioari, beteta eta zigilatuta dagoela, bi kopia atera eta eskatzaileari eman.
            • Trafiko Zuzendaritza Nagusiak Udalari hilero jakinarazten dizkion Alta-agiriekin egiaztatu autolikidazioa sartu ote den esandako jakinarazpenean.
            • Dokumentazioa artxibatu.


              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              ZERGABILKETA - Zergabilketa

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Errolda fiskalak

              Kodea: 00000013

              Fitxategiaren xedea: Udalaren zergak, tasak eta prezio publikoak kudeatu eta biltzea

              Aurreikusitako lagapenak:Gipuzkoako Foru Aldundia

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.