Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (Plusbalia). Hobari eskaera.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hirilurren Eskualdaketako Zergaren kuotaren % 95eko hobaria lurren eskualdaketan eta jabaria mugatzen duten gozamenezko ondasuneskubideen eskualdaketan edo eraketan, baldin, heriotza dela-eta, ordainik gabe egiten badira.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Eskuratzaileak izan behar dute senar-emazteak edo 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteak, lehen mailako ondorengo zuzenak eta seme edo alabatzat hartutako pertsonak.
  • Eskuratutako ondasuna ohiko etxebizitza izan behar du.

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa jaso, eskaneatu eta ziurtatu.
            • Kontuhartzailetza departamentura igorri.
            • Datuak konprobatu eta eskaera baloratu.
            • Dokumentazioa aztertu eta behar deiren txostenak egin.
            • Ebatzi.
            • Interesatuari jakinarazi.
            • Errolda Fiskalean datuak aldatu.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Orokorra

              Kodea: 00

              Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.