Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga: salbuesteko eskaera desgaitasuna dutenentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaitasunen bat duten pertsonen izenean matrikulatutako ibilgailuek ez dute Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaindu behar, ibilgailuak beren erabilera esklusiborako badira. Onuradun bati ezin zaio salbuespen bat baino gehiago aplikatu, ibilgailu bat baino gehiago eduki arren.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Desgaitu baten izenean matrikulatutako 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak.
  • Irizpide hauetako bat betetzen duen ezintasun maila:
    • %33 eta %65 arte, eta mugikortasun baremoko A, B edo C letretan egotea edo D, E, F, G eta H letretan 7 puntu edo gehiago (baremo/subsidioa) edukitzea.
    • %65 edo handiagoko desgaitasun-maila duten pertsonak (A baremoan badago, ibilgailuak 14 zaldi fiskal baino gehiago eduki ditzake).

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Desgaitasun-maila onartzen duen ziurtagiri bat, Foru Aldundiak emana.
  • Ibilgailua desgaitasuna duenak bakarrik erabiliko duela dioen zinpeko atorpena.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Urtarrilaren 1etik otsailaren 15era
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskabidea eskaneatu eta erregistratu.
            • Kontuhartzailetza departamentura igorri.
            • Dokumentazioa aztertu eta behar diren txostenak egin.
            • Alkate Dekretua.
            • Interesatuari jakinarazi.
            • Padroi Fiskalean datuak aldatu.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Errolda fiskalak

              Kodea: 00000013

              Fitxategiaren xedea: Udalaren zergak, tasak eta prezio publikoak kudeatu eta biltzea

              Aurreikusitako lagapenak:Gipuzkoako Foru Aldundia

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.