Zergen ordainketa egunean izatea frogatzen duen ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ziurtatzen du zergadunak egunean duela bere zerga-betebeharren ordainketa (ziurtagiria egiten den egunean).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eredu generikoan egindako eskabidea, ziurtagiria nola nahi duten bidaltzea berariaz adierazten duena.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

            • Telefonoz:

            Eskatu liteke 943 69 74 58 telefonora deituta. Segurtasun-arrazoiak direla-eta, eskatzaileak NANaren zenbakia, izena eta bi abizenak eman beharko ditu. Nolanahi ere, agiria Errolda Fiskalean jasotako zuzenbidera bidaliko zaio.

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 10 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabidea jaso, eskaneatu eta erregistratu.
            • Diru-bilketako departamentura igorri.
            • Beharrezko datuak egiaztatu eta, zuzenak badira, ziurtagiria prestatu eta Diru-bilketako departamentura bidali, han sinatu eta zigilua eman diezaioten.
            • Behin sinatu eta zigilua emanez gero, ziurtagiria interesatuari eman.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez du organo ebazlerik behar

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              ZERGABILKETA - Zergabilketa

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Orokorra

              Kodea: 00

              Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.