Kobrantzako agiriaren edo ordainagiriaren kopia (ordainagiriaren xehetasunak)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Helbideratutako ordainagirien kasuan (OHZ edo kontribuzioa, ibilgailuen zerga, etab) bankuaren agiria izanda, telematikoki lor genezake ordainagiriaren kopia. Horretarako behar ditugun datuak dira:

- Titularraren NA zenbakia

- Banku agirian agertzen den Erreferentzia zenbakia

- Banku agirian agertzen den klabea

Ordainagiri horretan agertzen dira zerga bakoitzaren xehetasun guztiak (katastro balioa, lur balioa, eta zerga bakoitzarekin zerikusia duten beste hainbat datu).

Ordanagiriaren kopia lortzeko, sakatu honako loturan

ORDAINAGIRIEN XEHETASUNAK IKUSI

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

              • Telefonoz:

              Eskatu liteke 943 69 74 58 telefonora deituta. Segurtasun-arrazoiak direla-eta, eskatzaileak NANaren zenbakia, izena eta bi abizenak eman beharko ditu. Nolanahi ere, agiria Errolda Fiskalean jasotako zuzenbidera bidaliko zaio.

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1.- Identifikatu ordainagiria edo haren kopia eskatzen duen pertsona.
              2.- Honako kasu hauetan:

              • Kobrantzako agiriak: agiri berri bat inprimatu.
              • Ordainketaren frogagiriaren kopia: egiaztatu ordainduta ote dagoen (hala badago, inprimatu eta hori adierazten duen zigilua jarri) ala ordaindu gabe ote dagoen (kasu honetan ez jarri zigilua).

              3.- Eskabidea ez bada aurrez aurrekoa, postaz bidali helbide fiskalera.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Ez du organo ebazlerik behar

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                ZERGABILKETA - Zergabilketa

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Fitxategiaren izena: Orokorra

                Kodea: 00

                Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.