Ibilgailuaren bajarengatik trakzio mekanikoko zerga itzulketa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan baja hartu ondorengo hiletik azaroaren 30era bitarte ordaindutako zenbatekoaren kuota proportzionala itzultzeko eskabidea, behin betiko bajak edo ibilgailua lapurtu edo ostu ondorengo behin-behineko bajak direnean.
Behin betiko bajak direnean, baja eman behar da aurretik Ibilgailuen Zentro Baimenduetan (ibilgailuak desegiteko leku baimenduetan), horiek baja jakinarazten baitiote Probintziako Trafiko Buruzagitzari.

Ibilgailua lapurtu edo ostu ondorengo behin-behineko baja jasota egon behar du Probintziako Trafiko Buruzagitzan.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Indarrean dagoen urteko Ibilgalu-zergaren ordainagiria helbideratuta ez badago, edo eskatu nahi bada itzulketa Zergabilketan jasota ez dagoen kontu korronte batera egiteko: kontu korronte baten titulartasun-ziurtagiria subjektu pasiboaren izenean.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 45 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskabidea eskaneatu eta erregistratu.
          • Diru-bilketako departamentura bidali.
          • Datuak egiaztatu eta eskabidea baloratu.
          • Dokumentazioa aztertu eta, hala badagokio, behar diren txostenak egin.
          • Ebatzi eta informazioa Diruzaintzara-Kontuhartzailetzara bidali, itzulketa egiteko.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            ZERGABILKETA - Zergabilketa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Orokorra

            Kodea: 00

            Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.