Bajak, erroldatutako etxebizitzan ez bizitzeagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxebizitza baten erabilera egiaztatzen duen agiriaren titularrak etxebizitzako edozein biztanleren baja eskatu nahi badu bere kabuz, Biztanleria eta Lurralde Mugaketako Erregelamendua-ren 72. artikuluan xedatutakoaren arabera (benetan ez bizitzea), Udalari eskatu behar dio haren baja ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Etxebizitzaren jabetza duenak, alokairu kontratuaren titularrak, edo haren legezko ordezkariak (Persona juridikoek, derrigorrez bide telematikoz)
  • Etxebizitzan erroldatuta dagoen edonork.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Etxebizitzaren eskriturak, alokairu kontratua edo OHZ ordainagiria, kontribuzioa oraindik ez badago eguneratuta dagokion erroldan.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 5 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskatzaile batek etxebizitzako gainerako biztanleen baja eskatzen duenean bere kabuz:

            • Baja-espedienteak eragiten dienei jakinarazi eta entzunaldia eskaini.
            • Udaltzaingoak egindako egiaztapen diligentzia egin.
            • Jakinarazpena egitea ezinezkoa bada, iragarkia argitaratu udaletxeko ediktuen taulan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean.
            • Interesdunak ez badu idatziz adierazten bajarekin ados dagoela, txostena eskatu behar zaio Erroldatze Kontseiluari.
            • Erroldatze Kontseiluaren txostena jaso, hala badagokio.
            • Ebazpezpena eman. Biztanleen erroldan baja eman, Erroldatze Kontseiluaren txostena aldekoa bada.
            • Eskatzaileari bajaren berri eman.
            • Artxibatu.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              IDAZKARITZA - Idazkaritza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

              Kodea: 00000001

              Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.