Agiria: Errolda, inskripzio (edo elkarbizitzakoa) edo historikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Honako ziurtagiri hauek eskura daitezke:

  1. Errolda-ziurtagiria: norberarena.
  2. Inskripzio- edo elkarbizitza-ziurtagiria: etxebizitza batean erroldaturik dauden pertsona guztiena.
  3. Historikoa: pertsona batek udal erroldan erregistraturik dituen etxe edo datu aldaketak.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Helbide horretan bizi diren eta adinez nagusi diren pertsona guztiak, edo bestela, ordezkari bat haien guztien baimenarekin.
  • Adin txikikoen kasuan, gurasoen baimena beharko da, edo halakorik ez balego, epailearen ebazpena, zaintza eta jagoletza behin-behineko neurriak edo hitzarmen arautzailea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

    Telefonoz:
  • Udate
    7:15 - 14:15
    943 654 466
    943 697 510

        Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6-B 20400

          • Internetez, telefonoz edo postaz egindako eskaeretan, agiriak eskatzailearen helbidera bidaliko dira posta arrunta bidez.
          • Agiri historikoen kasuan, eskatzaileak jada udalerrian erroldaturik ez daudenean, aurrez-aurre edo telematikoki egindako eskaerak soilik erantzungo dira, behar bezela identifikatu ondoren.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Agiria eman interesatuari
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          IDAZKARITZA - Idazkaritza

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

          Kodea: 00000001

          Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.