Alta, beste udalerri batetik etortzeagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako Biztanleen Udal Erroldan alta ematea, bizilekua aldatzeagatik, espainiar estatuko beste udalerriren batetik etorrita edo atzerritik.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesa duten pertsona fisikoak, profesionalak (bere jardunean), juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)
  • Etxebizitza baten erabilera egiaztatzen duen agiriaren titularrak baimendu dezake errolda, beti ere beharrezko dokumentazioa aurkezten badu
  • Adin txikikoen errolda egiterakoan, guraso bakar batekin egin nahi izanez gero, beste gurasoaren baimena beharko da, edo halakorik ez balego, epailearen ebazpena, zaintza eta jagoletza behin-behineko neurriak edo hitzarmen arutzailea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Familia liburua (adin txikikoen kasuan)
  • Etxearen eskriturak edo alokairu kontratua

Aukerakoa:

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15
    943 654 466

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
              • Erroldan alta eman
              • Jakinarazi interesatuari
              • Artxibatu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              IDAZKARITZA - Idazkaritza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

              Kodea: 00000001

              Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.