Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga: Famili ugarientzako hobari eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga-kuotan % 30eko hobaria aplikatuko zaie 16 zaldi fiskal baino guxiagoko potentzia duten bost plaza edo gehiagoko automobilei, baldin-eta automobilaren titularra izaera orokorreko familia ugari bateko kidea bada, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Familia ugari bakoitzeko, ibilgailu bakar bati aplikatuko zaio hobaria.

Izaera bereziko familia ugarien kasuan, hobaria izango da % 50ekoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Urtarrilaren 1etik otsailaren 15era
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskabidea eskaneatu eta erregistratu.
            • Kontuhartzailetza departamentura igorri.
            • Dokumentazioa aztertu eta beharrezko txostenak luzatu.
            • Alkate Dekretua.
            • Interesatuari jakinarazi.
            • Padroi Fiskalean datuak aldatu.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Errolda fiskalak

              Kodea: 00000013

              Fitxategiaren xedea: Udalaren zergak, tasak eta prezio publikoak kudeatu eta biltzea

              Aurreikusitako lagapenak:Gipuzkoako Foru Aldundia

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.