Ondasun Higiezinen Zerga (Kontribuzioa): Familia ugarientzako hobari eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familia ugari bateko kide direla frogatzen duten subjektu pasiboei % 50eko hobaria aplikatuko zaie zergaren kuotan.

Izaera bereziko familia ugari bateko kide direla frogatzen duten subjektu pasiboei % 75eko hobaria aplikatuko zaie zergaren kuota osoan.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Urtarrilaren 1etik otsailaren 15era
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Txosten Teknikoa
            • Ebazpena
            • Jakinarazi interesatuari
            • Erroldan aldaketa egin
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Errolda fiskalak

            Kodea: 00000013

            Fitxategiaren xedea: Udalaren zergak, tasak eta prezio publikoak kudeatu eta biltzea

            Aurreikusitako lagapenak:Gipuzkoako Foru Aldundia

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.