Kulturako diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntza urtean zehar edo data jakin batzuetan hainbat kultur programa eta jarduera burutzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Tolosako irabazi-asmorik gabeko kultura elkarteek edo pertsonek, beren jarduera batik bat Tolosako udalerrian garatzen badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Egitasmoaren proiektu xehatua
  • Baimen Klausula aurkezten ez den kasuetan, Zergei dagozkien betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria (Ogasuna) eta Gizarte Segurantzan eguneratuta egotearen ziurtagiria.
  • Zuriketarako, KZKU eta BAKU dokumentuez gain: egitasmoaren memoria xehatua eta fakturak.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

        Posta arrunta:
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6b -20400- TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Ordainketa egin
          • Dirulaguntzaren zuriketa egin
          • Txosten Teknikoa
          • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
          • Ebazpena
          • Ordainketa egin

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KULTURA, GAZTERIA ETA FESTAK - Kultura, Gazteria eta Festak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Orokorra

          Kodea: 00

          Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.