Diru-laguntzak igeriketa kanpainak antolatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako eskola-umeei igerian irakasteko kanpainari diru-laguntza.

Diru-laguntza lerro honen helburua lehen hezkuntzako Tolosako ikastetxeei, eskola kirolaren baitan, urtero egiten duten igeriketa kanpainarako diru-laguntzak eskatzeko eta emateko prozedura arautzea da.

Igeriketa ikastaroak lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleei zuzenduta daude eta izen-ematea ikastetxeak formalizatuko du.

Desgaitasuna duten ikasleen kasuan, eskolarizatuta dauden bitartean kanpaina barruan egongo dira, eta ikastaroak egin ahal izango dituzte, beti ere ikastetxeak eskatzen badu.

NORK ESKA DEZAKE?

Diru-laguntzak jasotzeko, ikastetxeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Egoitza Tolosan izan behar dute.
  • Ikastetxearen bidez eman behar da izena, Aldundiak Eskola Kirolean izena emateko jarritako aplikazio informatikoa erabiliz.
  • Diru-laguntzaren eskaera formala egin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Diru laguntza likidatzeko, gainera honako hau aurkeztu beharko dute:

  • Jardueraren FAKTURA.
  • ORDAINKETAREN AGIRIA.

Desgaitasun duten ikasleen kasuan, ikasturte osoan zehar astean behin ikastaroa dutenean, gauza bera egin behar da.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Dirulaguntzaren zuriketa egin
          • Balorazioa
          • Txosten Teknikoa
          • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Ordainketa egin

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KIROLAK - Kirolak

          DATU PERTSONALEN BABESA