Diru-laguntzak kirol elkarteen egiturak indartu eta garatzeko.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntza lerro honen helburua irabazi asmorik gabeko kirol-taldeek eta klubek haien egiturak indartzeko eta garatzeko diru-laguntza zuzenak eskatzeko duten aukera eta laguntza horien kontzesioa arautzea da, Tolosako Udaleko Kirol Departamentuaren helburuak errespetatzen eta sendotzen dituzten jarduerak egin ditzaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Diru-laguntza horiek lortu ahal izango dituzte ondoko baldintzak betetzen dituzten irabazi asmorik gabeko kirol arloko klubek eta elkarteek:

  • Indarrean dagoen legediaren arabera eratuta egotea, Eusko Jaurlaritzako Elkarte edo Kirol Elkarteen eta Erakundeen Erregistroan izena emanda egotea.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodea izatea eta zergen ordainketetan eta Gizarte Segurantzan egunean egotea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Hauek ere aurkeztu beharko dira:

  • Kirol jarduerak babestuko dituen ASEGURUA ordainduta dagoela ziurtatzeko agiria.
  • Fakturak.

*Jarduera berezien memoria, dagokionean (A3 inprimakia)

Diru laguntza eskaera lehen aldiz egiten duten elkarteek, honako dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute:

- IFK-a (identifikazio fiskalaren kodea)
- Bankuaren edo aurrezki-kutxaren agiria, egiaztatuko duena kirol elkarteak emandako kontu zbka. berea dela.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Ordainketa egin
          • Dirulaguntzaren zuriketa egin
          • Balorazioa
          • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Ordainketa egin

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KIROLAK - Kirolak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

          Kodea: 00000007

          Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.