Etxez etxeko laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxeko laguntza zerbitzua, zerbitzu publiko soziala da, beren kasa baliatzeko arazoak dituztenentzako, etxeko bizi kalitatea hobetzeko eta ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen laguntzeko helburua duena.

Zerbitzuaren funtsa ondokoa da: erabiltzailearen etxeko lanak egitea edo eta zainketa-lanak egitea. Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailean egindako balorazioaren arabera zehaztuko dira arreta egunak eta zerbitzuaren iraupena.

NORK ESKA DEZAKE?

Zerbitzu hau eskatu dezake autonomia galdu ondoreneoinarrizko eguneroko ekintzak betetzeko zailtasunak dituen pertsona edo familia orok.

-Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonek.

-Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten ezgaitasunak nahiz elbarritasunak dituzten pertsonek.

-Beren familiek zaindu ezin dituzten eta behar duten arreta eman ezin dieten adingabeek.

-Honako familia talde edo pertsona hauek: zama gehiegi dutenek; harreman gatazkatsuak dituztenek; gizarte egoera ezegonkorrak dituztenek; eta/edo gaixotasun fisikoen eta/edo psikikoen ondorioz arazoak dituztenek.

Eskaera egiten duen pertsona edo familiak Tolosan bizitzea eta urtebete lehenagotik bertan erroldatuta egotea beharrezkoa da. Dena den, urtebeteko erroldaren baldintza ez da eskatuko familiaren laguntza lortzeko herri aldaketa egiten dutenen edo txandaka etxez etxe ibiltzen direnen kasuan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Bakoitzaren egoera adierazten duen dokumentazioa:

— NAren edo baliokidea den edozein identifikazio agiri.

— Etxekoen unitatean 18 urtetik beherakoren bat badago, familia liburua.

— Osasun txartela.

Egoera ekonomikoaren berri jasotzeko baimena ematea ez badu sinatu nahi eskatzaileak, ondoko dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

— Eskaera egin aurreko lau urteetako ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitorpena.

— Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpena, eta, halakorik ezean, eskatzailea deklarazioa egitera behartuta ez dagoela egiaztatzen duen Ogasunaren ziurtagiria.

— Ondasun higiezinen gaineko zergaren eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren aitorpena.

— Pentsioak ematen dituen erakundearen eguneratutako pentsioen ziurtagiria.

— Eskatzailearen eguneratutako posizio guztien ziurtagiriak, banku erakundeek emanak, eskatzaileak haietan honako hauek dituenean: Aurrezki libretak, kontu korronteak, bonuak, akzioak, epe finkorako aurrezki orriak.

— Azken nomina edo nominak (aldaketak baldin badaude).

— Ezarritako prezioa erakunde eta kontu korronte jakin baten bidez ordainduko da hilero. Beraz, erakundea nahiz kontu korrontearen zenbakia jakinaraziko dira.

Eskatzaileak bere egoera baloratzerik nahi ez badu, edo ez badu era frogagarrian egiaztatzen, ulertuko da uko egiten diela bere egoera ekonomikoa itxaron zerrenda eratzen duen baremoan kontuan hartzeari (halako zerrendarik balego) nahiz ezarritako laguntzei. Beraz, zerbitzuaren kostu osoa ordaintzera behartuta egongo da eta hori nahitaez jaso beharko du dokumentu batean.

— Beste herri batean zerbitzuaren onuraduna bada eskatzailea, etxeko laguntza jasotzen duela egiaztatzen duen jatorriko udalerriko gizarte zerbitzuen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

— Gizarte zerbitzuek interesgarritzat jotzen duten beste edozein dokumentazio.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Ebazpena oinarrituko duen balorazio teknikoa egiteko ezinbestekoa izango da gizarte langilearekin aurrez aurreko hitzordua izatea

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Arreta jasotzen duen pertsonak edo familiak zerbitzu honen balioaren portzentaje bat ordaindu beharko du, bakoitzaren ahalmen ekonomikoaren arabera kalkulatuko dena.

          Ahalmen hori zenbatekoa den zehazteko, zerbitzuaren onuradunaren edo onuradunen gaitasun ekonomikoa hartuko da kontuan.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera osatua jaso ondoren, Tolosako Udaleko organo eskumendunak aztertu eta ebatziko du.

          Ebazpena baiezkoa denean, jakinerazpenaren ondoren 7 eguneko gehienezko epean abian jarriko du zerbitzua ematen duen entitateak.

          Salbuespen egoeretan, badago aukera larritasunezko prozedura abian jartzeko. Kasu horretan, eskaera egin eta 24 orduko epean zerbitzua abian jarriko da eta 8 egun naturaleko epean izapidetu beharko da eskaera ohiko prozeduraren arabera.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.