Diru-laguntzak nazioarteko lankidetzarako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Nazioarteko lankidetza programa aurrera emateko sortutako diru-laguntzak dira. Ondoko egitasmo hauek jasotzen dira programa honen baitan:

A Atala: Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko lankidetza-programak, herrialde behartsuetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzera zuzendutako jarduketak egiteko.

B Atala: Mantentze-gastuak eta Tolosan antolatutako sentiberatze-jarduerak, helbide soziala udalerri honetan duten GKEei zuzenduta.

C Atala: nazioarteko lankidetza-ekintzetan zuzenean parte hartu nahi duten tolosarrei laguntzekoa. Beti ere, lankidetza ekintza hori EAEko GKE baten bidez egiten bada, eta gutxienez ere hilabete bateko denboraldia egiten badu.

NORK ESKA DEZAKE?

A eta B atalak: Nortasun juridikoa duen eta irabazi asmorik gabekoa den edozein GKEk eskatu ahal izango ditu.

Laguntza eskatzen duen erakunde edo elkarteak atal hauetako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Irabazi asmorik ez izatea.
  • Ez egotea sartuta diru-laguntza itzultzeko prozedura batean edo zehapen prozedura batean, helburu bera duten diru-laguntzen esparruan.
  • Tolosako Udaleko Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea. Salbuespen gisa, diru-laguntza hauen helburua izan litezke Tolosarentzat interesgarriak diren gizarte-jarduerak ere, nahiz eta jarduera horien sustatzaileek ez izan Tolosan egoitza sozialik edo ordezkaritza iraunkorrik. Dena dela, jarduera horiek Tolosan burutu beharko dira.

C atala:

Diru-laguntza hau eskatu ahalko dute gutxienez ere urte bete lehenagotik Tolosan erroldatuta egon eta bertan bizi diren pertsonek, baldin-eta data horretan 18 urtetik gorakoak badira eta ez badaukate lan-harremanik GKE batekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerak Udaletxean aurkeztuko dira, ondorengo dokumentazioarekin batera:

A eta B atalak:

  • Eskaera , entitate eskatzailea ordezkatzen duenak sinatua.
  • Entitate eskatzailearen estatutuak (baldin eta aurreko deialdietan ez badira aurkeztu).
  • Jardueraren edo programaren proiektu xehatua, garbi adieraziz: helburuak, zer herrialdetan egingo den ekintza, ekintzaren edo jardueraren edukia, esku-hartzearen aurrekariak, proiektua egiteaz eta egiteko epeaz ardura duten pertsonak edo entitateak.

A ataleko eskaeren kasuan, proiektuaren fitxa .

B atalari dagokion kasuan, inprimakia erabiliko da.

C atala:

  • Eskaera.
  • Identifikazio Agiria.
  • Curriculum Vitae-a: lan-bizitzaren txostena (Gizarte Segurantzak emana) eta agertu nahi diren merituak ziurtatzeko agiriak.
  • Erakunde lokal baten abala (helburuko herriarena) non adieraziko den ados daudela aipatutako pertsonak lagun dezan GKEak burutzen dituen ekintzetan.
  • Lan egitasmoa
  • Jarduera burutzeko aurreikusitako gastuen aurrekontu zehatza:
  • Bidaiaren gastua (hegazkina+bisatua+ zergak)
  • Aseguru-polizaren gastuak.
  • Beste gastu batzuk.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

        Posta arrunta:
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6b -20400- TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Diru-laguntza eman zaien elkarteek aurkeztu beharko dituzte balantzea eta zuriketa ondoko data baino lehen:

          A atala: diru-laguntza eman ondorengo urteko azaroaren 30

          B atala: diru-laguntza eman ondorengo urteko urtarrilaren 31

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Ebazpena
          • Ordainketa egin
          • Dirulaguntzaren zuriketa egin
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

          Kodea: 00000007

          Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.