Diru-laguntzak Alde Zaharreko lokalak egokitzeko eta alokatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako hirigune historikoan hutsik dauden lokaletan kokatuko diren enpresaritza ekimenei diru-laguntzak ematea da egitasmo honen xedea.

Diru-laguntza hauek bateraezinak dira Erretengibelek modu orokorrean Tolosako Hirigune Historikoan lokalak birgaitzeko ematen dituen laguntzekin .

NORK ESKA DEZAKE?

Alde Zaharrean jarduera komertzial edo zerbitzuetako jarduera berri bat ireki nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok eska dezake.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Egingo den jardueraren memoria.

- Eskatzailearen NAN edo IFK. Pertsona juridikoen kasuan, Merkataritza-erregistroan inskribatutako eraketa-eskriturak eta ordezkariaren NAN eta ordezkaritza akreditatzen duen ahalorde edo eskritura.

- Zergei dagozkien betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria (Ogasuna) edo Udala baimentzen duen inprimakia.

- Gizarte Segurantzan eguneratuta egotearen ziurtagiria edo Udala baimentzen duen inprimakia.

- Negozio plana

- Alokairuaren kontratua

- Eskatzailearen kontu korrontearen bankuko ziurtagiria.

FORMATUA ETA KOPIA KOPURUA

  • Euskarri digitalean (PDF), pertsona fisikoek izan ezik, horiek formatu digitalean edo paperean aurkezteko aukera baitute.
  • Kopia kopurua: 1, beste administrazio batzuek parte hartzen dutenean izan ezik.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

        Posta arrunta:
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6b -20400- TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            2007-07-26ko Erretengibel, S.A.ko Administrazio Kontseiluko akordioa.

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Alokairuetarako dirulaguntzak 6 hilabetez behin ordaintzen dira; horretarako alokairuetako fakturak sinatuta aurkeztea beharrezkoa da ordainketa agiriekin batera. Ordainketa bat ekainean egiten da, urteko lehen seihilabeteko alokairuen diru-laguntzak ordainduaz eta bigarrena berriz, abenduan, bigarren seihilabeteko alokairuei dagokiena.

            Lokalen egokitzapenerako diru-laguntzen kasuan, eskatzailearen NAN edo IFK eta gauzaturiko obren fakturak.

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Ebazpena
            • Jakinarazi interesatuari
            • Ordainketa egin
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gobernu Batzarra

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            ETXEBIZITZA - Etxebizitza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.