GUNE BIZIAK: Lokal hutsak biziberritzeko diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lokal hutsen dinamizaziorako martxan jarri den programa bat da.

Merkataritza-jarduerarik ez duten merkataritzako lokalen jabeek Tolosako Udalari erakusleihoa utziko diote, honek udalerriko merkatariei utzi diezaien, azken horiek beren produktuen lagin bat erakusteko modua izan dezaten.

Lokala uzten duten jabeei 200 euroko diru-laguntza emango zaie eta eskaparatea jarriko duten merkatariei 600-800 euroko diru-laguntza emango zaie erakusleihoa montatzeak dakartzan gastuei aurre egiteko.

Merkataritzako jarduerarik garatu ezin daitekeen lokal eta espazioetan (atzeko aldea, hormak...) merkataritzako paisaia hobetzera zuzendutako neurriak garatuko dira: graffitiak, biniloak edo antzekoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Errementari kalean (2016) edo Gudari kalean (2017) egon eta inolako merkataritza-jarduerarik ez duten lokaletara bideratuko dira Gune Biziak programan aurreikusitako diru-laguntzak.

Kasu guztietan, azken 12 hilabeteetan Udalaren edo haren sozietate publikoren baten diru-laguntza (gutxienez 6.000,00 eurokoa) jaso duten lokalek ezingo dute diru-laguntzarik jaso.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Merkataritzako Sektorea Biziberritzeko programan onuradun izateko eskaria, ordezkariarengatik sinatua.
  • Udalari lokalak uzteko interesa duten jabeek lokal horien erabilera uzteko eginiko eskabidean adierazi beharko dute lokalaren identifikazioa eta lokalaren egoera zein den.
  • Erakusleihoaren espazioa erabiltzeko interesa duten merkatarien eskaeran, identifikazioa eta saltokiaren jarduera adierazi beharko dira.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

        Posta arrunta:
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6b -20400- TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Txosten Teknikoa
            • Kontratua sinatu
            • Jakinarazi interesatuari
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            MERKATARITZA, FERIAK ETA TURISMOA - Merkataritza, Feriak eta Turismoa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.