HABEren diru-laguntzak euskara-ikasleentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urtero, HABEren Zuzendari Orokorrak EHAAn argitaratutako ebazpen bidez, euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten ikasleei diru-laguntzak emateko prozedura eta baldintzak arautu eta dagokion deialdia egiten du.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:

  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana.
  • HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana:
    • HABEren mailei dagokienez, urteko bigarren ebaluazio garaian edo ohiko bigarren deialdian edo deialdi irekian, edo hurrengo urteko lehen ebaluazio-garaian edo lehen azterketa-deialdian egiaztatuak.
    • 297/2010 Baliokidetza-Dekretuaren bitartez (uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan bidez aldatua) HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak egiaztatuakoen kasuan (IVAP, Ertzaintza eta Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…),

Nori ez dagokio HABEren dirulaguntza?

Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean ikasle izanda HABEren euskara-maila edo baliokideren bat egiaztatuta ere, jarraian aipatzen diren kasuetan ez dute HABEren diru-laguntza hauek jasotzeko eskubiderik izango:

  • Azken bi ikasturteetan euskaltegi edo autoikaskuntza zentroan ikasitako mailak baino beheragokoa egiaztatzen dutenek.
  • Herri Administrazioak finantzatuta eskolaratu diren ikasleek.
  • Lehendik egiaztatutako maila bera edo beheragoko bat egiaztatu dutenek. Kontuan izan, ondorio hauetarako, edozein baliokide hartuko dela kontuan. Adibidez, IVAPeko 2. hizkuntza-eskakizuna lehendik egiaztatua duen ikasle batek aurten HABEren B1 edo B2 maila egiaztatzen badu, ez du laguntza hauetarako eskubiderik izango.

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kontsultatu baldintzak eta izapideak honako web orrian.

NON ESKATZEN DA?

www.habe.euskadi.eus

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

EUSKARA ETA HEZKUNTZA - Euskara eta Hezkuntza

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

Kodea: 00000022

Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

Aurreikusitako lagapenak:

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.